Lurzorua konpontzeaz gainera, pintatze eta errotulazio lanak egin dituzte IMHko tenis pistan. Lanok gauzatzeko 3.000 euroko inbertsioa egin dutela izan dutela azaldu dute Udal Kirol Patronatutik.
Udaletik gogora ekarri dutenez, tenis pista hau 1992 urtean eraiki zuten, eta 2003taz geroztik erabilera librea eta doakoa eduki du, hau da, atea irekita izaten zuen. Pistak, tenis erabileran soilik, 700 erabilera bakar inguru izaten ditu urtean. "Jendeak, ordea, ez du pista hau behar bezala tenisean jokatzeko bakarrik erabiltzen eta azken urtean erabilera desegokiak nabariak izan dira: pipa azalak, zaborrak, sarearen posteak indarrez puskatu, e.a.", salatu dute.
Hori dela-eta, pistaren erabilera egokia ziurtatzeko asmoarekin, eta tenisean jokatzea gustuko dutenei doako instalazio bat eskaintzen jarraitzeko, aurrerantzean, tenis pistaren ateko giltza Olaizaga Kiroldegian jaso beharko dute erabiltzeek eta amaitzerakoan berriro itzuli.