Plazak duen zoladura kenduko dute lehenik, eta plaza berrurbanizatzeko lanak hasiko dituzte gero, estalkiaren iragazgaiztea amaitutakoan. Plazak, guztira, 360 metro koadro ditu. Udaletik jakinarazi dutenez, lanek hiru aste iraungo dute eta abuztuaren lehen hamabostaldian amaituko dituzte. Lanen aurrekontua 36.016,16 eurokoa da (BEZ, gabe) da, eta Landa e Imaz S.A. eraikuntza enpresak egingo ditu.