Kolunbario gune berri hori eraikitzeko lanak hasi dituztela jakitera eman dute Udaletik. Egitura sortzeko lanak hasi dituzte, eta horretarako lurra egonkortu, nibelatu eta hormigoizko estruktura sortuko dute. Hildakoen errautsak gordetzeko erabiliko diren kolunbarioak uda ostean ipiniko dituzte, 40 guztira. Lan horietako aurrekontua 6.000 eurokoa (BEZ gabe) da. Behin lanak bukatutakoan Kolunbario horien erabilera zehaztu eta arautuko duten ordenantzak finkatuko ditu Udalak, datozen hilabeteetan. Udalaren asmoa da 2023an erabilgarri egotea.
• Panteoien gaineko ehorzketa eskubideak
Era berean, Olasoko hilerriko panteoien gaineko ehorzketa eskubideak esleitzeko lizitazio deialdia abian jarri zuen orain gutxi Elgoibarko Udalak. Dagoeneko argitaratuta dago Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta eskaerak aurkezteko epea azaroaren 11n bukatuko da. Panteoi horien emakida-epea 75 urtekoa da, eta 2.000 eta 5.000 euro artekoa da erabileragatik ordaindu beharrekoa. Informazio osoagoa Elgoibarko Udalean.