Bizi-Poza herriko txarangak girotu zuen Katasorgiñaren jaitsiera eta ondorengo orduak, harik eta Errietan talde mutrikuarraren kontzertua hasi zen arten. Bitartean, buruhandiek dantzan jarri zituzten bazterrak ume eta gaztetxoen atzetik korrika, eta iluntze-gaua luzatuko zitzaien itxura hartu genien asko eta askori. Era berean, ohitura den legez, kinto txikiei ere jaietako zapia jantzi zieten udaletxean. Azkeneko bi urtean ez denez, ekintza hori egiterik izan, atzokoan, hiru urtetako kintoei egin zieten ongietorria udaletxean, 2019an, 2020an eta 2021ean jaiotakoei, eta taldeka batu ditugu argazkitan ekitaldira batu zirenak. ARGAZKI BILDUMA
Gaur, berriz, kuadrilla eguna ospatuko dute mendaroarrek, jaietako egun nagusietako bat. 450 lagun daude izena emanda herri bazkarirako eta paella lehiaketarako eta giro ona ziurtatuta dago.
GAURKO EGITARAUA
10:00 Emakume sahararrek tea eta euren arteko goxoak banatuko dituzte Herriko Enparantzan. Herriko Artisau batzuek ere jarriko dute mahaia.
12:00 Bizi Poza txarangarekin kalejira
13:00 Paella lehiaketa, ikastolako jolastokian
15:00 Herri bazkaria, ikastolako jolastokian
16:30 Kuadrillen arteko jolasak
18:00 Motxaila Band elektrotxarangaren kalejira
23:00 Playback lehiaketa eta sari banaketa
00:00 Leize taldearen kontzertua
01:30 DJ Aritz APren saio.