Santa Ana eguna dute gaur Mendaron, jaietako egun handia

Barren.eus 2022ko uzt. 26a, 01:08

Azkeneko hamabost urtean hiru aldiz jaitsi dute festa behera, 2009an, 2016an eta 2019an, Santa Ana bueltan luizi bat izan zelako lehenengoan eta eguraldi txarragatik beste bietan. Gaur, 10:30ean abiatuko dira prozesioan Azpilgoetatik Garagartzara eta han ospatuko dute meza, bai eta mezaostekoa ere, Andoni  Egaña, Sebastian Lizaso, Uxue Alberdi eta Eli Pagola bertsolariekin -Amaia Agirre arituko da gaiak jartzen-. 

 

 Santio Eguna ospatu zuten atzo Mendaron. Pilota partidak, Elektrotxufla elektrotxarangaren kalejira, nagusien danborrada eta Zopilotes Txirriaosen kontzertua izan ziren atzoko egitarauko osagai nagusiak.

GAURKO EGITARAUA

  • 10:30 Prozesioa Azpilgoetatik Garagartzaraino, txistulariekin.
  • 11:00 Meza nagusia, Garagartzan
  • 11:45 Bertsolari eta trikitilariekin kalejira
  • 18:00 Herri kirolak, frontoian. Binakako aizkolari I. Santana Saria, emakumezkoetan eta gizonezkoetan.
  • 19:30 Mielotxin folk taldearen kontzertua musika eta dantza emanaldia
  • 22:30 Jaien azkena. Katasorginaren igoera

 2022 07 25 Santanak eletrotxufla

2022 07 25 Santanak pelota

2022 07 25 Santanak buruhandiak