Apirilaren 10ean amaitu zuten bederatzigarren denboraldia, eta badatoz berriro bueltan. Euskaraz jolasteko eta elkarrekin euskaraz gozatzeko jokoa da 'Egunean behin'. Lehiaketaren funtsa oso sinplea da: hamar galdera ahalik eta azkarren erantzutea. Aplikazioaren izenak dioen bezala, egunean behin bakarrik erantzun daitezke galderak eta astez aste eguneratzen dute sailkapena, behintzat orain artekoetan. Bakarka edota taldean jokatzeko prestatua dago Eibarko CodeSyntax enpresak garatutako 'Egunean Behin' aplikazioa eta iazko edizioan Elgoibarko Izarrak taldea sortu zuen, E26E82 giltza emanda.