Giro onean joan dira San Antolin jaiak

Barren.eus 2022ko ira. 5a, 09:31

Barikuan hasi ziren San Antolin jaiak Arriaga auzoan. Goizean meza eta prozesioa egin zituzten, eta arratsaldean, berriz, Arriaga auzoan ohikoak diren txapel eta oliba hezurren jaurtiketa txapelketak izan ziren. Ohi bezala herritar ugarik hartu zuten parte. Gizonezkoetan Edu Arronak irabazi zuen txapela 19,80 metrora botata, eta emakumezkoetan Elaia Etxanizek, 17,15 metroko markarekin. Oliba hezurren jaurtiketan Unai Usobiaga izan zen irabazlea 13,60ko markarekin, eta emakumezkoetan Amaia Alonso, 10,10 metrorekin (irabazleak, argazkian). 

Zapatuan herri kirolak izan ziren protagonista. Umeentzako jolasak prestatu zituzten lehenengo, eta nagusien kirolak probatzeko aukera izan zuten txikienek. Ondoren herri kirolen erakustaldia izan zen San Antolingo aparkalekuan, eta karpa barruan, berriz, patata tortilla eta mus txapelketak. Ahoak gozatzeko txokolatea ere banatu zuten antolatzaileek. 

Produktuz betetako karretila bat eta bidaia bat zozkatu zituzten jaietako antolatzaileek eta honakoak dira saritutako zenbakiak. Bidaiarako zenbaki saritua: 0918 (Erreserbakoa: 4430). Karretilaren zozketako zenbaki saritua: 1592 (erreserbakoa: 4717)

 

2022 09 05 san antolin jaiak urruzuno tortilla lehia BARREN

2022 09 05 san antolin jaiak urruzuno trontza BARREN

2022 09 05 san antolin jaiak urruzuno elgoibar trontza BARREN

2022 09 05 san antolin jaiak urruzuno mus txap BARREN