Deialdiaren barruan, bi diru-laguntza eskuratu ditu proiektuak: Batetik, lehendik dauden udal eraikinetako inguratzaile termikoaren birgaitze energetikoa. eta bestetik, energia aerotermikoa edo hidrotermikoa bero-ponpen bidez aprobetxatzeko instalazioak. Obraren kostu osoa 2.829.523,06 euro + BEZ izan da, eta bi laguntza lerroen baturatik lortutako diru-laguntza 349.341,07 eurokoa.
Diru-laguntza horiek toki-erakundeentzat sustatu dituzte, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatu ditu. Laguntza ekonomiko hori EDAIk kudeatu du, ekonomia garbiagoa eta iraunkorragoa lortzeko.
∞Lotura duten albisteak:
- Zabalik dago Aita Agirre kulturgunea (2019-09-17)
- Astelehenean hasiko dituzte liburutegia Aita Agirre Kulturgunera lekualdatzeko lanak (2019-07-10)
- Aita Agirre eraikina birgaitzeko lanak 2,39 milioi euroan esleitu dizkiote IZA enpresari (2017-05-25)
- Aukeratu dute nork erredaktatuko duen Aita Agirre eraikina berritzeko proiektua (2016-06-10)