Jon Etxeberria, Maddalen Oñederra, Eneko Etxaniz eta Markel Goenaga izan ziren Elgoibarko ordezkariak 15 urtetik gorako dantzarientzako txapelketan. Arduradunek esandakoaren arabera, gazte hauek uda osoa eman dute txapelketa hau prestatzeko lanean, eta maila oso ona eman dutela nabarmendu dute. Lau dantzaritik hiru lehenengo zazpi postuen barruan sailkatu ziren, eta Eneko Etxanizen bigarren postua nabarmendu dute bereziki. Mattin Etxebeste oiartzuarrak eskuratu zuen lehen postua.
Hurrengo dantza txapelketa Hondarribin jokatuko dute, Euskadiko Aurresku Txapelketa, azaroaren 12an.