Jose Luis Larrañaga gailendu da Udaberri Xake Txapelketan

Barren.eus 2022ko ira. 7a, 12:05

Txapelketa irabazteko bi faborito nagusiak zirenak heldu ziren Udaberri Xake Txapelketako finalera: Jose Luis Larrañaga eta Markel Kerexeta.

Txapelketan jokatutako hamalau partidetatik bakarra galdu eta gainerakoak irabazita ailegatu zen Larrañaga finalera, eta beste horrenbeste esan daiteke Kerexetaz. Hamabi partida irabazi, bat berdindu eta beste bat galduta sailkatu zen finalerako. Finala bi partidetara jokatu zuten Mintxeta tabernan, 15 minutura. Lehenengoan pieza zuriekin jokatu zuen Kerexetak eta tablak egin zituzten. Larrañagak jokatu zuen zuriekin bigarren partidan. "Hasieran nagusi izan zen Jose Luis, baina ez zuen asmatu lortutako abantailari eusten, eta partida irabazteko aukerak izan zituen Markelek, baina ez zuen errematatzen jakin eta Jose Luis gailendu zitzaion", azaldu dute Zubi Ondo Elgoibarko Xake Taldetik.

2022 09 05 xake udaberri txap xake elgoibar finala kerexeta larranaga jokoan

2022 09 05 xake udaberri txap xake elgoibar finala kerexeta larranaga 1