Azaldu dutenez, Elgoibarko enpresa industrialek Euskaraldia ariketan nola parte har dezaketen guztien artean hausnartzea da ekimen honen helburua. "Gosari parte-hartzailea eta dinamikoa izango da, eta, batez ere, enpresei entzuteko bilduko gara", esan dute.
Irailaren 14an, eguaztena, izango da, 8:30ean, IMH Campusean. 60 minutuko iraupena izango du.
Euskaraldia-Gosaria ekimenean parte hartu nahi dutenek Elgoibarko Euskaraldia Taldera deitu (943 741 626) edo idatzi (elgoibar@euskaraldia.eus) behar dute irailaren 13a baino lehen, eta taldeko koordinatzaile Imanol Larrañagaz galdetu.