Billabasoren idiek irabazi dute idi kintopekoen txapelketa

Barren.eus 2022ko ira. 12a, 07:38

Lau jardunalditan jokatu dute Idi kintopekoen Elgoibarko zortzigarren txapelketa, Sigmako probalekuan. Hamalau idi pare aritu dira lehian eta Maruriko Billabasoren idi pareak egin zuen guztietan markarik onena, irailaren 3an jokatutako jardunaldian.

1.680 kiloko harriarekin 57 plaza, hiru zinta eta 4,54 metro egion zituzten orduerdiko saioan. Irabazleak 1.300 euroko saria, manta eta garaikurrak jaso zituen. Zallako Zornotza anaien idi pareak lortu zuen bigarren markarik onena (52 plaza) eta Ainhoa Gabirondoren idi-pareak hirugarrena (51 plaza, bi zinta eta 4,88 metro)

∞Lotura duten albisteak: