Padel kantxen ondoan dagoen tenis pistako lurzorua konpondu dute, eta pintaketa eta errotulatzeko lanak ere egin dituzte, pistari itxura berria emanez. Joan den uztailean IMH pista berritu zuten. Udal Kirol Patronatutik gogora ekarri dute abonatuek libreki eta doan erabil ditzaketela Mintxetako tenis eta padel pistak.