Aita Agirre Kulturgunean izango da aurkezpena, 16:00etan, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte aurkezpenera. Tanta Urdinak elkartekoek eskerrak eman dizkiote Elgoibarko Ideko enpresari, euren laguntzari esker lortu dutela-eta proiektu hau gauzatzea.
Marea Urdina kolektiboa 2017 erdialdera sortu zuten autismoa duten senideak dituzten Gipuzkoako lau familiek eta haien lagunek. Abian jarri zituzten egitasmoek hartu zuen dimentsioa eta izan zituen ondorioak ikusita, 2019an Marea Urdina elkartea sortu zuten. "Helburua bakarra da: inklusioa. Ez bakarrik eskolan, baita kirolean, kulturan eta aisialdian ere. Aniztasun funtzionala duten pertsonak herrian sortzen diren ekintza eta dinamika ezberdinetan beraien lekua izan dezaten egingo dugu lan, eta horretarako, herriko eragile desberdinei (udal, kirol elkarte, musika eskola, edozein ekimenā¦) inklusioaren "betaurrekoakā jartzen saiatuko gara", azaldu zuten elkarte izaera izatyera pasa zirenean.
Elkarteko kideek nabarmendu dute gizartearen %5-ak ezgaitasunen bat duela, eta konkretuki %1-ak autismoa duela. "Gipuzkoan 1.500 pertsona baino gehiago daude egoera horretan, horietako bat gure semea, alaba, arreba, anai, lagun edo ezaguna izan daiteke. Gizarteak pertsona horien berri izan eta berauen gizarteratzean parte hartu dezan animatu ginen Marea Urdina antolatzera".