Elgoibarko guraso talde batek Mintxetako igerilekuen atzeko aldeko berdegunea urte osoan eta txorrotak udaberrian eta udazkenean zabalik edukitzeko eskaera egin dio Udalari, Change.org plataformaren bitartez. Beraien ustez berdegune hori "altxor" bat da elgoibartarrentzat. Honela azaldu dute: "Elgoibarko guraso talde bat gara eta pena handiz bizi dugu Mintxetako igerilekua ixtearekin batera igerilekuak atzealdera duen zelaia eta ur-txorroten parkea erabili ezinda geratzea. Zelai hori Elgoibarko herriaren altxor bat iruditzen zaigu, herri erditik oso gertu gure herrian, oinez eta oinezkoen bidetik, iritsi gaitezkeen zelaigune bakarra da. Eta zorionez, orain arte, txakurren kaka gabe mantendu den zelaigune bakarra. Gure haurrek eta guk izugarri gozatzen dugu gune horretan udan zehar". Hori dela eta egin diote eskaera Udalari.
Eskaera horrekin bat egiten duten herritarrek hemen sinatu dezakete.
∞Lotura duten albisteak:
- Mintxetako berdegunea urte osoan zabalik edukitzeko proiektua bideragarria izan dadin lanean jarraituko duela dio EH Bilduk (2021-06-05)
- Mintxetako berdegunea urte osoan zabaltzea baztertu du Kirol Patronatuak, “eremuak ez dituelako betetzen horretarako segurtasun, zerbitzu eta azpiegitura baldintzak” (2021-06-04)
- Mintxetako berdegunea urte osoan aisialdirako zabalik edukitzea proposatu du EH Bilduk (2021-04-26)