Irailaren 19tik ekainera bitartean izango da atletismo denboraldia, eta Mintxeta taldeko kide izan nahi dutenek mintxeta@mintxeta.com helbidera idatzi behar dute edo 630 291 758 telefono zenbakira deitu, eta Danigatik galdetu. Elgoibar, Mendaro, Soraluze, Deba eta Mutrikuko umeei zuzendutako deialdia dela nabarmendu dute. Zortzi urtetik (LH4) hasi eta senior-promesa mailara arteko atletek dihardute Mintxeta Atletismo Taldean.
Atletismo taldekoen entrenamenduak astelehenetan eta eguaztenetan izango dira, 18:30etik 20:00etara, Mintxetan.