Aiastiatik behera zetozela, N 634 errepidera batzerakoan, arazoak ematen hasi zen auto historikoetako bat, eta gidariak Txankakoako zubiaren ondoan dagoen biribilguneko berdegunera baztertu behar izan zuen matxuratu zegoen autoa. Leku berean aparkatu zuten autoa beste hiru ibilgailu historikok ere. Hala, laurak ilaran jarrita, ingurutik pasa ziren lagun guztien atentzioa bereganatu zuten ibilgailu historiko ikusgarriek, matxuratuta zegoen autoa eramateko garabia etorri bitartean. Herbehereetako eta Belgikako gidariek azaldutakoaren arabera, zortzi autok osatutako konboia ari da osatzen Euskadiko Itzulia. Matrikuletan ere halaxe zuten idatzia: Euskadiko Itzulia. Atzoko etapa Bakion hasi zuten, eta Elgoibartik Loiolara joateko asmoa zuten, etapari amaiera Donostian emateko. Matxuratutako autokoek taxian egin zuten Donostiarako bidea.
Ikus bideoan BARREN aldizkariaren instagram kontuan.