Ludotekako zein Gaztelekuko arduradunek nabarmendu dutenez, udako denboraldia ere arrakastatsua izan da: Elgoibarko Izarrarekin elkarlanean antolatzen diren udalekuetan 730 haur eta nerabek eta 41 hezitzailek hartu zuten parte.
Ludoteka, ohi bezala, Haur Hezkuntzako 5. maila eta Lehen Hezkuntzako 6. maila arteko ikasleei zuzendua egongo da eta ordutegia astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30era izango da. Irailean eta urrian ez da bazkidetzarik egin beharko Ludotekako erabiltzaile izateko. Aurreragorako izena eman beharko da, eta hainbat modu daude horretarako: Gabriel Kurutzelaegi, 6. 943-748883. ludotekaelgoibar@gmail.com).
Gaztelekuak nerabeekin harremanetan jarri eta lehen planak egiteari ekingo dio ikasturteari, irailaren 21etik aurrera. Ohiko ordutegia izango du:
- Asteazken, ostegun eta igandeetan: 17:00etatik 20:00etara.
- Ostiral eta larunbatetan 17:00etatik 21:00etara.
Ate irekien jardunaldia
Ate irekien saioa iragarri du Gaztelekuak urriaren 5erako, 19:00etan izango da. Guraso, hezitzaile, bizilagun edo zerbitzua ezagutu nahi duen edozein herritarrentzat izango da. Gaztelekuaren aurkezpena egiteazgainera, zerbitzuaren eta nerabeen errealitatearen inguruko solasaldia egingo dute. Aurrez izena eman behar da esteka honetan: https://labur.eus/7uHep. Gaztelekuan parte hartzeko izen emateak Gaztelekuan bertan egin daitezke (Gabriel Kurutzelaegi, 4. 943-743228).