Euskal dantzak ikasteko izena emateko epea zabaldu dute Mendaron

Barren.eus 2022ko ira. 16a, 08:46

 

 
Debako Gure Kai taldeko Amaia Ajuriagoikoa eta Elgoibarko Haritz Euskal Dantzari Taldeko Imanol Arantzamendi izango dituzte dantza irakasle aurten ere Mendaron, eta martitzenetan izango dira eskolak, Azpilgoetako Kultur Etxean. Interesatuek zabalik dute izena emateko epea. Horretarako, bi telefono-zenbaki jarri dituzte antolatzaileek herritarren eskura: 688 690 094 (Dorleta) eta 626 531 294 (Eider). Dantza eskolak urriaren 4an hasiko dira. Momentuan jakinarazi dute helduen taldeak 19:00etatik 20:00etarako ordutegia izango duela. Haurren taldeak, baina, izena emandakoen arabera osatuko dituzte, baina 17:00etatik 19:00ak arteko tartean izango dira.
 
2022 09 13 euskal dantza taldekuak