Azaro amaieran izaten da Jubilatuen Astea eta horren barruan egin izan da orain arte 80 urtetik gorakoen bazkaria, baina aurten, urriaren 6ra aurreratzea erabaki dute arduradunek, eguna luzeagoa delako eta eguraldi hobea egiten duelako sasoi horretan. Bazkari horretan, bestalde, aurten urrezko ezteiak betetzen dituzten bikoteak omenduko dituzte. Bazkaritarako zein urrezko ezteien omenaldirako izena emateko azken eguna irailaren 26a izango da. Izena, bulegoan bertan eman behar da, astelehen edo barikuetan, 11:00etatik 12:00etara, eta urrezko ezteiak betetzen direla ziurtatzeko Familia Liburua eraman beharko da. Jubilatuen Asteko gainerako ekitaldiak: txokolate jana, Gabonetako saskien zozketa, kina, e.a. azaroko azken astean egingo dituzte.
Azkenik, Jubilatuen Biltokiko arduradunek gogora ekarri dute larunbatetako “kina” saioak eta ikastaroak martxan direla.