Administrari Laguntzaile postua betetzeko deialdia egin du Elgoibarko Udalak

Barren.eus 2022ko ira. 21a, 11:29

Elgoibarko Udalak,Lanbiderekin elkarlanean administrari laguntzaile lanpostua betetzeko deialdia kaleratu du. Lanaldi osoko lanpostua eskaini dute, lau hilabeterako.

Lanpostu honetarako izena eman nahi dutenek Elgoibarko Lanbideko egoitzan egin dezakete edota www.lanbide.eus web orrialdean.

Enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2022ko diru-laguntzen barruan, Elgoibarko Udalak 72.856,62 € jaso ditu. Urte honetan zehar beste bost postu lanpostu ere eskainiko ditu: beste administrari laguntzailearen postu bat eta eginkizun anitzeko operarioen lau lanpostu. Informazio gehiagorako: www.lanbide.eus