Iñaki Agirre Zinemaldia zikloaren barruan Paris, Distrito 13 filma ematekoak ziren gaur Herriko Antzokian 21:00etan, baina arazo teknikoak medio, bertan behera laga dute gaurko emanaldia. Dena dela, biharko saioa bere horretan mantentzen dela jakinarazi dute. Beraz, bihar 19:00etan ikusi ahal izango da Paris Distrito 13 filma, Herriko Antzokian.
Hemen duzue ikusgai Leire Urkidi gure Komunitateko kolaboratzaileak Butaka Gorria blogean filmari buruz emandako informazioa.