Joxe Azurmendi antropologo eta filosofoaren obra eta pentsamendua oinarri hartuta, Haritz Azurmendiren eta Lorea Agirreren arteko elkarrizketa izango da. Haritz Azurmendi Arrue, filosofoa eta Joxe Azurmendiren gaineko doktore tesiaren egilea da. Lorea Agirre Dorronsoro, berriz, Jakin aldizkariko zuzendaria.
Joxe Azurmendi filosofoa Euskal Herriko saiakeragile oparoenetakoa da, oparoena ez bada. Dena egiteke eta herri bat birpentsatzeke zegoen garaian hasi zen Azurmendi idatziak plazaratzen eta horretan dihardu gaur egun ere. Filosofiaren auzi eta ertz unibertsal ugari landu ditu, beti antidogmatiko eta kritiko, eta beti eraikitzaile. Baina bere ezaugarri garrantzitsuena filosofia guretik landu izana da, hau da, gaur egungo munduan euskaldun izatearen kondiziotik pentsatu izana mundua.
- Aita Agirre kulturguneko areto nagusian izango da solasaldia, irailaren 28an, eguaztena, 19:00etan hasita.