Lehen fasean zortzi bat herritarren testigantzak jaso nahi dituzte, ondoren, haien zabalkundea eginez, indarkeria matxistarekiko eta sexu aniztasunarekiko Elgoibarko herritarren jarrerak, ezagutzak eta sentsibilizazioa ezagutzera emateko. Diagnosia zertan datzan herritarrei aurkezteko, saio ireki bat egingo dute urriaren 6an, osteguna, 18:30ean, Lilan. Testigantzak emateko prest daudenek elgoibarlgtbdiagnostikoa@gmail.com helbidera idatzi behar dute urriaren 16a baino lehen.