Frankistek Elgoibartik eta Mendarotik 1937an kanporatu zituzten emakumeak eta umeak omenduko dituzte

Barren.eus 2022ko ira. 23a, 07:43

Frankistek 1937. urtean errepresaliatu eta erbestera behartu zituzten emakumeak eta haurrak omenduko ditu Elgoibar1936 taldeak Elgoibarko Kolunbarioan (Olasoko hilerria), zapatu honetan egingo duten ekitaldian.

Aita, senar, seme edo nebaren bat errepublikarren kontrolpeko lurretan aurrera eginda izateagatik, ehunka emakume bota zituzten Gipuzkoako hainbat herritatik frankistek, 1937an, umeekin batera. Gerra denetan gertatu ohi denez, emakumeak eta haurrak izan ziren jazarpen makinan gogorren jo zuten taldeetako bat 36ko gerran ere. Gipuzkoako hamalau herritan izan ziren kanporaketak, tartean Elgoibarren eta Mendaron. Zumaia izan zen denetan herririk zigortuena. Zumaiako Erkibe Kultur Elkartearen arabera, 256 emakume bota zituzten 1937ko otsailaren 13an eta 14an, eta seme-alabak haiekin. Gure inguruan ere erabili zuten, baina, frankotarrek errepresio bide hori. Datu zehatza lortzea zaila bada ere, uste da 90 bat izan zirela bi herriotan kanporatutakoak eta jazarri, errepresaliatu eta erbestera behartu zituzten emakume eta haur haiek guztiak omenduko ditu zapatuan, irailak 24, Elgoibar1936 taldeak Elgoibarko Kolunbarioan, 12:00etatik aurrera egingo duten ekitaldian.

Kanporatutako elgoibartarren eta mendaroaren zerrendak BARREN aldizkariaren 1257. zenbakian -PDF-

2022 09 20 elgoibar 1936 memoria kanporatuak kartela