Arduradunek esan dutenez, lurraren xehetasunak funtsezkoak dira eraikuntzarako, baina, "bereziki, lurpeko aparkalekurako". Lagin hartzeak barikuan amaituko dituzte. Errezabal egoitza berriaren obra eta kudeaketa aurten lizitaziora ateratzea aurreikusten du Udalak, 21 milioi eurotik gorako eraikuntza-aurrekontuarekin. Finkaren azalera osoa 7.500 metro koadrokoa da, eta ekipamendu-eraikin berria ezarriko den zatiak 4.250 metro koadroko azalera du. Aparkalekuari dagozkion obrak Elgoibarko Udalaren kontura egingo dira, haren ustiapena Udalaren eskumen esklusibokoa izango delako. Era berean, Urazandi auzorako oinezkoentzako bigarren ibilbide irisgarria izango den igogailu publikoaren lehen zatia ere garatuko dute.