Giza Eskubideen parkean hasi eta Maltzaga alderako tartea garbitzeko asmoz batu ziren, eta 30 bat lagun batu ziren ekimenera. Talde desberdinetan banatu ziren lanerako: taldeetako bat Giza Eskubideen parkean bertan sartu zen uretara, eta gainerakoak Andinako inguruan. Antolatzaileek esan dute gustura geratu zirela ekimenak eman zuenarekin. "Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu, baina hala ere jende berria batu zen taldera, eta lan handia egin genuen", esan dute antolatzaileek.
Denetariko hondakinak atera zituzten ibaitik, bereziki, ibai bazterretatik, eta hiru zabor deukiontzi bete zituzten. Lanik handiena, baina, zuhaitzetan kateatuta zeuden plastikoak kentzea izan zela adierazi dute, eta horrek denbora asko kendu ziela azaldu dute. Ibaia garbitzeaz gain, hainbat landare inbaditzaile ere identifikatu zituzten.
∞Lotura duten albisteak: