500 urteko tradizioa dauka ezpata dantzak, eta Haritz Dantza Taldeak 2009an berreskuratu zuen dantza hau Elgoibarrerako. Ordutik, Errosario Kaleko Amaren Egunaren bueltan irudikatzen dute. Urriaren 7an da Errosarioko Amaren Eguna, eta horren harira, atzo egin zuten ezpata dantza. Meza Nagusian ezpata txikiek hartu zuten parte, eta meza ostean, prozesioa egin zuten herriko alde zaharrean. Eliza aurrean dantzatu zieten lehenik Udal agintariei, eta handik San Bartolome kalean behera jarraitu zuen dantzaldiak. Kultur Etxe aurrean egin zuten geldialdia lehenik, eta ondoren, Errosario kalean, hain justu ere, Ama Birjinaren azpian. Lorez apainduta zegoen Errosario Kaleko Ama, urtero bezala kaleko auzotarrek jartzen dizkietelako lorak bere egunaren bueltan. Handik Kalegoen plazarako bidea hartu zuen prozesioak, eta han amaitu zen dantzaldia. Ohiturari jarraituz, udaletxeko arkupean pastak eta argo goxoa zituzten zain.