Ermuaranbide kalean, Elgoibar Ikastola eta Gabriel Kurutzelaegi kaleen artean dagoen belargune batean sortu dute jolas-eremu berrietako bat, material naturalak erabiliz. Robiniako zurez egindako hiru jolas ipini dituzte 150 metro koadroko eremuan. Mintxetan sortu dute bigarren joas-eremua, lehenagotik zegoen jolas-parkearen ondoan oreka-jokoen zirkuitu bat ipini baitute.
Era berean, bi jolas-parke berritu dituzte joan den udan. Batetik, Giza Eskubideen parkeko jolas-parkea berritu eta handitu dute. Haur parke honek, orain arte, 78 metro kadroko azalera zuen eta 26 metro koadro handiagoa da orain. Jolasak erabiltzeko adina 2 eta 8 urte bitartekoa izango da, eta orain hiru elementu ditu: kulunka bat, txirrista eta etxetxo tematiko bat.
Bestetik, San Pedro kalean dagoen jolas-parkea berritu dute. Parkea San Pedro kaleko 15 eta 16 zenbakietako etxebizitzen atzealdean dago, eta 140 m2-ko azalera du. Jolasak erabiltzeko adina 3 eta 12 urte bitartekoa da. Parke berriak lau plataforma, bi txirrista eta kulunka ditu.