Lasterkariek 10 kilometroko ibilbidea osatu behar zuten Ermuko kaleetan barrena, eta 73 saltakarik lortu zuten proba bukatzea, horietako lau bakarrik emakumezkoak. Gizonezkoetan David Garciak (32:28), Hossain Kaanache (33:31) eta Unai Zialtzetak (34:11) osatu zuten podiuma. Mintxeta Atletismo Taldeko kidea den Igor Torres Castilla bosgarren postuan sailkatu zen, 34 minutu eta 46 segundoko denbora eginda.
Gainera, bere kategoriako (Master maila) lehen postua eskuratu zuen elgoibartarrak. Josu Zubiaurre eta Edu Uribe elgoibararrek ere hartu zuten parte eta 23. eta 24. postuetan sailkatu ziren. Axpe Aja antxitxikari ermuarra izan zen azkarrena emakumeen artean (41:50).