Honakoak dira hamabost ikastaroak: Elgoibar Sasoian, aerobik uretan, aerobik, pilates, zumba, zumba gazteak, GAP, kick boxing, krosfit, TRX, igeriketa ikastaroak, spinning, k-strech, orientazio zerbitzua eta ahalduntze pertsonala.
Gainera, orain arteko izen emateetan eduki duten arrakastaren ondorioz, Spinning, TRX eta Krosfit ikastaroetarako talde berriak sortzea erabaki du kirol patronatuak. Era berean, igeriketa ikastaroetan irailean 369 pertsonek hartu zutela parte jakitera eman dute eta 414 lagun izango dira urrian, inoiz baino gehiago.
Ikastaroetarako izen emateak Olaizagako Kiroldegiko harreran egin daitezke, edota 943 744 415 telefonora deituta zein olaizagaharrera@hotmail.es helbide elektronikora idatzita.