Lariz eta Gorosabel aurreneko postuetan sailkatu dira Tierra Estella Epic BTT proban

Barren.eus 2022ko urr. 5a, 11:21

Nafarroako Aiegi herrian eta Lizarraldeako inguruetan jokatu zuten, aurreko zapatuan, Tierra Estella Epic mendi bizikleta proba. Elgoibartar eta mendaroar dezentek hartu zuten parte eta lehen postuean ere sailkatu ziren horietako batzuek.

Iñigo Lariz (Gobike_Elgoibarko Lagun Taldea) podiumeko hirugaren koskara igo zen Master 30 kategorian eta sailkapen nagusiko 29. postuan sailkatu zen 04:16:14ko denbora eginda. Peeter Pruus (Buuf Megamo Team) irabazleak baino 43 minutu gehiago behar izan zituen 91 kilometroko ibilbidea osatzeko. Era berean, Iñaki Gorosabel Laspiuk (Gobike) elgoibartarrak ere postu ona eskuratu zuen bere kategorian, 50 urtetik gorakoetan (Master 50). Laugarren egin zuen 05:41:21ko denborarekin.

Bi bertsiotan jokatzen dute Tierra Estella Epic txirrindularitza proba. Batetik, UCI Marathon Series-ari dagokiona, 91.1 km-ko ibilbidea duena. Eta, bestetik, zikloturistentzako bertsioan, bi ibilbideen artean aukeratu dezakete parte hartzaileek: Lehiaketaren proba bezalakoa edo beste errazago bat iraupen ertainekoa, 50 kilometrokoa.

2022 10 01 btt inigo lariz tierraestella podiuma

2022 10 01 btt inigo lariz tierraestella

2022 10 01 btt inaki gorosabel tierraestella