Sahatzu azpikoa zuen aita Rosariok, Jose Antonio Garate, eta Sahatzu gainekoa ama, Agustina Arriola, eta biek izan zituzten lau alabetan hirugarrena da bera. Garagartzako fabrika zaharrean jaio zen, eta gaur, handik metro gutxira bizi da, Moxuanekoan. Urte askoan Gurelan enpresan lan egin zuen, tallarreko lanetan, eta hantxe hartu zuen erretiroa ere. 100 urte bete izanaren sekretua zein duen ez daki, baina geneen kontua izan daitekeela uste du haren iloba Mariasun Zabaletak, izan dituztelako eta badituztelako 100 urteko langa gainditu duten gehiago ere familian.