David Rodriguezek koordinatzen du lau begiralez osatuta dagoen lantaldea, eta horiek arduratzen dira talde bakoitzari astean bi saio emateaz. Adinaren arabera hiru mailatan bereizten dituzte umeak eta bakoitzarekin landu beharreko helburuak eta edukiak: aurrebenjaminak (LH1 eta LH2), benjaminak (LH3 eta LH4) eta alebinak (LH5 eta LH6).
- Aurrebenjaminak (LH1 eta LH2): Gorputz adierazpena lantzen dute gorputzaren kontzientzian areagotzeko, mugimendu desberdinekin esperimentatzeko, mugimendu orokorrak eta atalkakoak errepikatzeko gaitasuna garatuz, gorputzaren adierazpen orokorra landuz eta autoestimua, sentimentu baikor eta osasuntsuak hobetuz. Trebetasun eta abileziak, gaitasun motorrak, sormena, erritmoa, oreka, gorputz eskema, komunikazioa lantzen eta garatzen dituzte hainbat jolasen bitartez.
- Benjaminak (LH3 eta LH4) eta Alebinak (LH5 eta LH6): Taldekako eta banakako kirolak lantzen dituzte: saskibaloia, futbola, eskubaloia, hockeya, beisbola, colpbola, atletismoa, tenisa, herri kirolak, e.a. Balioetan hezitzen da eta sei arlo lantzen dira: teknika edo egite-ereduak, arauak, espazioa, denbora, mugimenduzko komunikazioak eta mugimenduzko estrategiak.
Parte hartzeko interesa duenak bere ikastetxeko Eskola Kiroleko arduradunarekin edo David Rodriguezekin (943 744 415) jarri daiteke harremanetan. Informazio osoagoa elgoibarkoeskolakirola.blogspot.com webgunean.