Erromeriako dantzak ikasteko eskolak emango ditu Haritz dantza taldeak

Barren.eus 2022ko urr. 7a, 11:43

Haritz dantza taldeak 'Plazara dantzara' ikastaroa antolatu du. 40 eurokoa izango da kuota, eta bi talde osatuko dituzte, beteranoena eta hasiberriena.

Klaseak Merkatu Plazako edo Musika Eskolako azken solairuan izango dira, astelehen eta eguaztenetan, 20:30etik 21:30era. Eskolak datorren astelehenean hasiko dituzte, baina nahi duenak urriaren 17ra arteko epea dauka izena emateko. Informazio gehiagorako haritzdantza@gmail.com edo 686 633 178 telefonora deitu daiteke. Izena emateko musika eskolara jo behar da.

2022 10 03 kartela Plazara dantzara elgoibar haritz edt