'Munduari itzulia 80 egunetan' ikuskizuna Elgoibarko Herriko Antzokian emango dute domekan, urriaren 16an, 16:30ean hasita. Sarrerak Herriko Antzokiaren webgunean (herrikoantzokia.eus) eskuratu daitezke, eta zapatuan lehiatilan bertan ere egon dira salgai, 18:15etatik 20:45erako ordutegian. Ordubeteko iraupena du saioak, eta 3-9 urte arteko umeentzako eta familientzako egokia da.
Julio Verneren klasikoa musikal bilakatu du Glu Glu konpainiak, ohikoa duten komedia ukituarekin. Galder Perez arduratu da moldaketaz, eta zuzendari lanak Ugaitz Alegriak egin ditu. "Trama nagusia gure errealitatera egokitu dugu. Horrela, munduaren bira berezia izango da gurea, etxetik irten gabeko abentura. Izan ere, protagonistek etxeko elementuekin eta irudimena astinduz egingo dute bidaia", azalduĀ zuen Alegriak lan berri honen aurkezpenean (ikus anboto.eus-en). Andrea Covadonga, Sara Barroeta, Leire Ormazabal eta Jon Casamayor dira aktoreak.
Hona antzezlanaren trailerra: