BASH taldeak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean mugimendu eta sormen saioak sustatzen dituen ‘Elgoibar mugimenduan’ ekimenaren bigarren ikasturtea abiatu berri dute. Abendura bitartean bost saio egingo dituzte, domeketan, 17:30etik 19:30era. Helburua talde lanean aritzea dela azaldu dute, "bederatzi inteligentzia multiploak landu, pertsona ahaldundu eta batez ere ondo pasatzea".
Dinamika desberdinak erabiltzen dituzte pertsona bakoitzaren talentua detektatzeko eta ahalduntzeko. Horrez gain, ondo pasatzeko, espazio horretan ardura gabe ikasteko eta aurrerapenak edukitzeko antolatzen dituzte saioak. Doakoak dira saioak. BASH taldea duela lau urte jarri zuten martxan Arrasaten. Aniztasun funtzionala duten gazteentzat ordura arte zeuden espazioak eraldatu eta aukerak handitzeko asmoarekin sortu zuten taldea Irene Aguriondok eta Ane Davilak.
∞Lotura duten albisteak: