Urriaren 11tik dago ikusgai Alvaro Espigaren erakusketa eta urriaren 20ra arte egongo dira bere lanak zintzilik Aita Agirre Kultur Kafeko hormetan. Azken urteetan egin dituen erretratu, oleo eta akuarelekin osatu du erakusketa margolari elgoibartarrak.