Ein GO taldekoek 60 bat kanturen letrak banatu zituzten erromeriara batutakoen artean, eta dantza eta kantua txandakatu zituzten herrian zehar egin zituzten hiru geldialditan. Herriko Enparantzan Zazpi jauzi dantzarekin hasi eta Kantu Koloreak taldearen Peru krokodiloa dantzatuz amaitu zuten erromeria, Mendarozabalen, korro handi baten erdian arraunean jarrita batzuk. Bidean, dantzari taldea ere handituz joan zen, eta domeka soilak jaietako egun baten traza hartu zuen azkenerako.
Ikus bideoan