Bikote harreman osasuntsuei buruzko ikastaroa emango du Eider Perezek

Barren.eus 2022ko urr. 18a, 15:02

Lotura afektiboak eta bikote harreman bat osasuntsua izateko ezaugarriak zein diren argitzeko ikastaroa emango dute Lilan, emakumeentzat, azaroatren 8tik 28ra, martitzenero.

Zer da harreman toxiko bat? Nola atzeman daiteke? Eta nola bereizten da harreman osasuntsu batetik? Arlo sentimentalean soilik edo sozialki eta familiartean ere eman daiteke erlazio toxiko bat? Eta, era horretako harreman bat kudeatzeko ze baliabide ditugu eskura? Nolakoa da komunikazioa harreman osasuntsu batean? Galdera horientzako erantzunak elkarrekin bilatuko dituzte Eider Perez coach elgoibartarrak gidatuko duen ikastaroan parte hartzen duten emakumeek. "Gure harremanetan asertibitatea zein errespetua bermatzeko ikastaroa da hau", azaldu du Perezek.

Azaroaren 8tik 29ra egingo dute ikastaroa, Lilan, Elgoibarko Emakumeen Etxean. Martitzenetan izango dira saioak 18:00etatik 20:00etara. Azaroaren 2a izango da izena emateko azken eguna.

2022 10 18 eider perez coach jabekuntza tailerrak elgoibar barren 2019