Azaroan ekingo diote Auzoko Familiak egitasmoaren bigarren ikasturteari eta dagoeneko eman daiteke izena. Familiak dinamizatzaile batek gidatutako saioak egiteko edota familien artean adostutako ekintzak egiteko elkartzen dira. Parte hartzea borondatezkoa, librea eta doakoa da. Elgoibar Ikastolan, Herri Eskolan, HAZen, Udal Ludotekan edo Elgoibarko Izarrako bulegoan eman daiteke izena. Online izen ematea egiteko aukera ere dago formularioa betez. Ekimena Udalak jarri zuen martxan Elgoibarko Izarrarekin joan den ikasturtean, Foru Aldundiaren dirulaguntzarekin.