Administrari laguntzaile lanpostu bat betetzeko deialdia egin du Elgoibarko Udalak

Barren.eus 2022ko urr. 19a, 14:23

Elgoibarko Udalak, Lanbiderekin elkarlanean, administrari laguntzaile lanpostu bat betetzeko deialdia kaleratu du.

Irailean atera zuen beste administrari laguntzaile baten lan eskaintza. Lanaldi osorako eskaintza da honaka, lau hilabeterako. Lanpostu honetarako izena eman nahi dutenek Elgoibarko Lanbideko egoitzan egin dezakete edota www.lanbide.eus web orrialdean.

Lanpostuaren zehaztasunei dagokionez, deitzaileek jakinarazi dutenez, Kultura Sailaren komunikazioa hobetu nahi dute, honen jardueren inguruko informazioa herritarrei helarazteko. "Horretarako, mezu elktronikoak bidali beharko ditu herritarren kontaktuekin, komunikabideekin eta abarrekin. Sare sozialetako ezagutzak balio erantsia izango dira".

Eskatzaileek izan behar dituzten "ezinbesteko baldintzak" ere zerrendatu dituzte. Honako hauek:

  • Erdi-mailako edo goi-mailako zikloa Administrazio eta Finantzetan
  • EGA
  • Administrazio-prozeduren ezagutzak
  • Aplikazio informatikoekin kudeatzeko trebetasunak
  • Langabezian egotea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea
  • Elgoibarren, Mendaron, Soraluzen, Deban edo Mutrikun erroldatuta egotea 


Enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2022ko diru-laguntzen barruan, Elgoibarko Udalak guztira 72.856,62 euro jaso ditu. Diru horrekin, aurten, lau operario lanpostu betetzeko deialdiak aterako ditu Udalak.
Informazio gehiagorako: www.lanbide.eus (https://labur.eus/pxk4z).