Euskararen gaian, ezagutzatik gozamenera salto egiteko garaia dela esan du Bingen Zupiria sailburuak

Barren.eus 2022ko urr. 20a, 08:06

Mundu mailako egoera politiko, ekonomiko eta sozialetik abiatuta, egungo Jaurlaritzaren politiketara arteko bidea egin zuen Bingen Zupiria Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuak martitzenean, Elgoibarren.

Nabarmendu zuen, ingelesaren nagusitasuna dela-eta, hizkuntzaren gaineko kezka Euskal Herriaz haragokoa dela; kezka ez dela gurea bakarrik, eta 82ko Euskararen legea onartu zutenetik gaur arte lortu denaren errepasoa egin zuen. Bizikletaren metaforma erabili zuen azaltzeko Euskalgintza etengabe eragin beharreko zerbait dela, geratuko ez bada. Aitortu zuen egiteko zaila dela, baina aurrera egiteko aukerak badaudela, besteak beste, gazteen ezagutza-maila handia delako. Nolanahi ere, aurrera egingo bada, ezagutzatik gozatzera pasatu behar dela azpimarratu zuen, eta aisialdian, kirolean, kultur arloan... eragin behar dela. Horren harira, Euskaraldia ariketa sozialaren garrantzia eta eragin-ahalmena ere aipatu zituen. Kulturari dagokionez, azken 40 urteetan egindako ibilbidea aipatu zuen, eta saretzeak

izan duen garrantzia azpimarratu, besteak beste, zinean, antzerkian, liburutegien sarean... Lankidetza publiko eta pribatuen arteko harremanaz eta kulturgileen profesionalizazioaz ere jardun zen, baita kultura eta hizkuntzaren arteko harremanaz ere. Guggenheim museoaren 25. urteurrena aipatuta, bestalde, museoak gizarte arlo ezberdinetara ekarri dituen "onurak" zerrendatu zituen.

2022 10 20 Bingen Zupiria hitzaldia elgoibar bizikleta