Hasteko, 'Hil aurretik nahi dut' ekimenaren bidez mural bat jarriko dute hilaren 27an Aita Agirre kulturguneko sarreran, eta herritarrek beraien hausnarketak jendaurrean partekatzeko aukera izango dute.
Egun berean, hilaren 27an, 18:30ean, Death Cafe saioa egingo dute Kultur Etxeko hitzaldi-gelan. Izena emateko https://labur.eus/deathkafea helbidean sartu behar da. Death Cafe heriotzari buruzko eztabaida-foroa da, gidoi itxirik eta helburu zehatzik gabe. Helburua heriotzaren kontzientzia soziala sustatzea da, hainbat ikuspuntutatik, bizitza baloratzeko eta heriotzarekin zerikusia duen guztiaz hitz egiteak dakarren tabua apurtzeko. Ez da dolurako laguntza, ezta esperientzia pertsonalei laguntzeko leku bat ere. Elgoibarko Udalak, Euskadi-Elgoibar Lagunkoiak eta Almaur elkarteak sustatu dute ekimena.
∞Lotura duten albisteak: