Gau Beltza ospatuko dute Mendaron urriaren 31n

Barren.eus 2022ko urr. 26a, 08:37

Urriaren 31n ospatuko dute Mendaron gau beltza, Euskal Herrian ohitura izan den bezala. Arno Guraso Elkarteak Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariaren saioa antolatu du egun horretarako.

Trinitaten izango da saioa, 19:00etan. Ordu horretarako, Trinitate bueltako kaleko argiak itzaliko ditu Udalak, eta guraso elkartekoek ibilbide ilun halako bat atonduko dute anbulatorio paretik Trinitatera arte.

Ipuin kontalariaren saioa amaitutakoan, beldurrak paperetan idatzi eta lapiko batera botako dituzte, uxa daitezen denak. Arnotik dei egin diete familiei etxeko trapu zaharrekin mozorrotzera, merkataritza zentroek hauspotutako Halloweeneko mozorroen, maskaren eta plastikozko kalabazen industria handiaren kontra eginda.

Iaz, Arno guraso elkarteak antolatutako haitzulo beldurgarria zabaldu zuten Garagartzako elizpean.

∞Lotura duten albisteak: