Inbertsioa 14.934,80 eurokoa izan da eta lanak Electricidad Cuadra S.L. enpresak egin ditu. Elgoibarko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu dute obra.
Udalak 2021ean sortu zuen bide hori, auzotarren mugikortasuna hobetu eta errazteko. Inguruko bizilagunentzat ezaguna den arren, gainerakoentzat ez da horren ezaguna izango oinezkoentzako bide hau. AP-8 autobidea tunel baten bidez gainditzen duen kilometro erdi inguruko porlanezko bidea da 'Pista arrosa' deiturikoa.
∞Lotura duten albisteak: