Eragile desberdinek hartu dute parte, urriaren 17tik 22ra egin zuten Jolasaren Astearen antolakuntzan: Atxutxiamaika, Udal Ludoteka eta Gaztelekua, Biraka, Egur, Zubi Ondo Xake taldea eta Musika Eskola aritu dira besteak beste ekintzak gidatzen, eta emaitza "positiboa" izan dela adierazi dute. "Oso pozik" agertu dira antolatzaileak, eta eskerrak eman dizkiete jolasetan parte hartu duten herritarrei. Eguraldia lagun izan dute, eta guraso eta umeak ere gustura ibili dira.
∞Lotura dutenalbisteak:
- Jolasekin esperimentatzeko eta praktikan jartzeko aukera izango dute familiek Jolasaren Astean (2022-10-17)