Orain, hainbat konponketa egiten ari dira haietan, besteak beste zeuden hezetasun arazoei irtenbide bat emateko eta energia elektrikoaren kontagailauak eta beste egoki banatzeko. Tutoretzapeko etxebizitza horien helburu nagusia adinekoei ohiko ingurunean ahalik eta denbora gehienez eta baldintzarik egokienetan jarraitzeko erraztasunak eskaintzea dela zehaztu dute Udaletik, beti ere "autonomia galera prebenitzeko edota arintzeko beharrezkoak dituzten laguntza zehatzak bermatuta". Era berean, pertsona horiei komunitatean bizitzeko aukera ere eman nahi diete. Hiru etxebizitza sozialen erabilera eskualde mailakoa izango da, Elgoibar, Deba eta Mutrikuko erabiltzaileekin partekatuta.