Euskal idazlea, diseinatzailea eta politikaria da Garbiñe Ubeda (Ibarra, 1967), eta kazetaritzan ibilbide luzea duen arren, 2013an kaleratu zuen 'Hobe isilik', bere estreinako nobela. 1936ko Gerran ibili eta gero, II. Mundu Gerraren amaieran Frantzian desagertutako aitona miliziano anarkistaren arrastoaren bila dabil Bakartxo. Sekretuaz, isiltzeaz, bizitza berri bat hasteaz, zaharra ahazteaz gogoeta egiten du lanak.
Gaur, azaroak 2, izango da solasaldia, 19:00etan, Gotzon Garate Udal liburutegian.