Heriotza eta heriotzak lantzeko modu ezberdinei buruz hausnarketa egiteko erabiltzen ari dira herriko ikastetxeetan 'Kanela, kalabazak eta gatxak' ipuina, eta 'Coco' filma Mexikoko Heriotzaren Eguneko tradizioetan oinarrituta dago. Hala, gai bertsuak lantzen dituzten bi ikus-entzunezkoak ikusteko aukera izango dute herriko gaztetxoek. Emanaldira mozorrotuta joateko eskatu dute antolatzaileek eta eskaera bat ere egin dute, familia bakoitzetik heldu bakarra sartzea antzokira. Sarrera doakoa izango da.
- 17:00etan hasiko da emanaldia.
'Coco' Pixarrek ekoiztutako fantasiazko animazio filma da, 2017an estreinatu zutena. Mexikon kokatzen da eta musika maite duen gazte baten istorioa kontatzen du. Familiaren debekuak debeku, musikaren munduko mito bihurtu nahi duen gaztea da Miguel. Pasio horrek “Hildakoen Lurraldean” barneratzera bultzatuko du, familiaren benetako ondarearen bila. Zine-kritikarien iritziz, Pixar etxeak azken urteotan egin duen lanik ederrenetako bat da, koloretsua eta hunkigarria.